Euskal Langileen Ezkerra
Euskal langile guztientzako etxebizitza eskuragarriaren alde, eta kontrolik gabeko immigrazio masiboaren aurka
Euskal Langileen Ezkerra ezkerreko alderdi abertzale eta subiranista da, eta woke korrontearen aurkakoa. Euskal gizarte osoa defendatzeko jaio da.
ELEren helburua euskal herritarron interesak defendatzea da, bereziki langile eta gazteenak, baita etorkinen eskubideak ere. Pertsona guztiek soldata duina izatea nahi dugu, dirulaguntzen menpe egon gabe bizi ahal izateko. Horretarako, eskulan merkea inportatu nahi duen kontrolik gabeko immigrazio masiboaren eredu neoliberalari aurre egingo diogu.
12 konpromiso
Programa osoa- 1
Etxebizitza eskuragarria euskal langile guztientzat
Alokairu publikorako etxebizitzak eraiki
eta lehentasuna eman euren herrian edo eskualdean sustrai sendoenak dituzten 35 urtetik beherakoei.
- Etxebidek alokairua kobratzea eta etxebizitza egoera onean berreskuratzea bermatuko dizkio etxebizitza prezio tasatuan alokatzen duen jabe txikiari.
- Etxebizitza turistikoen lizentzien kopurua bi heren murriztu. Indarrean geratzen den lizentzia bakoitzeko, bi etxebizitza alokairu tasatuan.
- Egoitza publikoetan sartzeko lehentasuna izango dute etxebizitza alokairu publiko tasatuan jartzen duten adinekoek.
- 2
Immigrazioa
Immigrazio masiboari amaiera eman
Langile etorkinen eskubideak defendatu. Pertsonak eskulan merke gisa kontrolik gabe inportatzeari ez.
- 6
Gerrari ez
NATOri ez
NATOtik irten eta gastu militarra murriztea. Gerretara armarik eta dirurik ez bidaltzea. Gatazka guztietan herrien eta herritar zibilen aurkako indarkeria gaitzestea.
- 5
Langileak babestu
1.500 €ko
gutxieneko soldata, 14 ordainsaritan, Euskal Herriko bizi-kostuaren arabera. Zerga gutxiago diru-sarrera txikienak dituztenentzat, eta erretiroa 65 urterekin.
- 3
Osasun-sistema publikoa
Mediku gehiago
Diru gehiago osasun-sistema publikorako, lan-karga arintzeko eta itxaron-zerrendak laburtzeko. Medikuntzako eta Erizaintzako plaza gehiago EHUn eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).
- 9
Enpresa produktiboa eta kooperatibak
Soldata hobeak
Enpresa produktiboek eta kooperatibek burujabetza ekonomikoa indartu eta aberastasuna hobeto banatzen dute.
- 4
Euskara eta gaztelania
Eskola publikoa, ikasle guztiek bi hizkuntzak menderatzeko. Euskara kalean eta mugikorrik gabeko eskola.
- 7
Familiei laguntza
Lanaldia eskola amaitzen den ordu berean bukatzea, eta gazteei familiak osatzen laguntzea.
- 8
Hemengo elikagaiak
Baserritarrei eta arrantzaleei babesa ematea, burokrazia murriztu eta produktuen inportazio masiboari mugak jartzea.
- 10
Benetako berdintasuna
Emakume eta gizonen arteko berdintasun materiala eta ekonomikoa, eta aukera-berdintasuna, identitate-politiken gainetik.
- 11
Kirola guztiontzat
Kirol-instalazio publikoak prezio merkean, 60 urtetik gorakoentzat ere. Euskal selekzio ofizialak.
- 12
Gastu politikoa murriztea
Gure kargudunek gehienez 35.000 euro gordin kobratuko dituzte, batez besteko soldataren pare. Diru gehiago etxebizitzarako, osasunerako, hezkuntzarako eta pentsioetarako.